XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Oposizioaldia.

Ondoren aipatzen diren ariketez osatuko da:

Lehen ariketa: Derrigorrezkoa eta baztertzailea, epaimahaiak proposaturiko idatzizko eta ahozko proba batzuk egitean datza, galdaturiko euskarako ezaguera kreditatzeko.

Gai edo ez gaitzat kalifikatuko da.

Bigarren ariketa: Derrigorrezkoa eta baztertzailea.

I eraskinean azaltzen diren gaiei buruz epaimahai kalifikatzaileak jarritako galderei idatziz erantzutean datza.

Gehienez ere 20 punturekin baloratuko da, ondorengo ariketara pasatzeko gutxienez 10 puntu lortzea nahitaezkoa delarik.

Hirugarren ariketa: Derrigorrezkoa eta baztertzailea.

11 eraskinean azaltzen diren gaiei buruz epaimahai kalifikatzaileak jarritako galderei idatziz erantzutean datza.

Gehienez ere 10 punturekin baloratuko da, lehiaketaldira pasatzeko gutxienez 5 puntu lortzea nahitaezkoa delarik.

- Lehiaketaldia.

Oposizioaldia gaindi dezaten izangai guztiei elkarrizketa egingo zaie izangaiaren ezaugarri pertsonalen lanpostuaren profilarekiko egokitzapen maila neurtzeko.

Gehienez ere 4 punturekin baloratuko da.

Baita ere baloratuko da:

Esperientzia antzeko lanpostu batean, gehienez ere 4 punturekin.

Bete beharreko eginkizunekin zerikusia duten beste titulazio batzuk, gehienez ere 3 puntu.

Bergaran bizi izatea 1990eko abenduaren 31 baino lehenagotik, puntu batekin.

9. Onartuen zerrenda eta izendapena.

Behin oposizioaldiko ariketak eta lehiaketaren balorazioa amaituz gero, epaimahaiak onartuen zerrenda puntuazio ordenaren arabera argitaratuko du, horiek ezin dutelarik deitutako plaza kopurua gainditu eta zerrenda hori Udaleko Lehendakaritzari igorriko dio, puntuaziorik onena duen izangaiaren alde izendapen proposamena eginez.

Hautatutako izangaiari sei hilabeteko kontratua egingo zaio, epe hau iraganik, Korporazioak aurrekoa moztu, luzatu edo etengabeko kontratu bilakatzea erabakiko du.

10. Gorabeherak.

Epaimahaiak baimena du aurkezten diren zalantzak aritzeko eta lehiaketa-oposizioa ondo joan dadin beharrezko erabakiak hartzeko oinarri hauetan aurrikusten ez den guztian.

Ariketetan lortutako maila plaza egoki betetzeko beharko litzatekeena ez dela eritziko balitz, deialdia betegabe deklara liteke.

11. Inpugnazioa.

Oinarri hauek interesatuek inpugnatu egin ditzakete indarrean dagoen Administrazio Prozedurari buruzko Legeak aurrikusitako moduan eta epeetan.

Bergara, 1992ko urtarrilak 2. - Behin-behineko idazkariak.

I ERASKINA

1. gaia: prebentzioa sozializazio egituretatik.

Jokabideak aldatzeko faktoreak.

Sozializazio egiturak bilakatzeko faseak.

Eskuhartzeko uneak.

2. gaia: prenbentzioa eta gizartea.

Prebentzio lanaren orientabidea elkarte saretik.

3. gaia: animazio komunitariorako (garapen komunitarioa) oinarrizko planteamendua Administraziotik.

Drogamenpekotasunen prebentzio kasua.